Kontsumitu ura arduraz
Consejos de ahorro - Plasencia
Consejos de ahorro
Ura ondasun urria da
Gaur egungo eta etorkizuneko egoerak eskatzen digu kontzienteak izatea eta gure aztarna hidrikoa murriztea, egunerokoan ura zentzuz kontsumituz eta alferrikako gastua saihesteko keinu txikiak eginez. Horrela, hain urria den natura-baliabidea zaintzen lagunduko dugu.
Hona aurrezteko aholku batzuk:
- Jarri aireztagailuak sukaldeko eta bainu-geletako txorrotetan. % 50 ur gutxiago erabiltzera irits zaitezke erabilera bererako.
- Ba al zenekien tantak isurtzen dituen txorrota bakar batek 90 litro baino gehiago gastatzen dituela astean? Erabili ondoren, ziurtatu ondo itxita geratzen direla.
- Doitu flotagailuaren maila komunaren zisternan: horri esker, bi litro ur aurreztuko dituzu ponpa sakatzen duzun bakoitzean.
- Berrikusi komunaren zisterna janari-koloragarria deposituari gehituz. Ordu-erdi igaro ondoren koloragarria komunean agertzen bada, ihesa duzula esan nahi du.
- Ez sakatu ponpa behar baino gehiagotan. Paperezko musuzapi bat, intsektu bat edo pipa-azal bat ez da nahikoa 10-12 litroko depositu batek daukan ura gastatzeko; erabili horretarako zabor organikoaren depositua.
- Olioa, pinturak, zigarro-puntak, plastikoak eta abar ere ez dituzu bota behar, ezabatzen zailak eta kutsatzaileak direlako, hoditeriak buxatzen dituztelako eta araztegien funtzionamendu egokiari eragiten diotelako.
- Garbigailu bat erosi behar baduzu, bilatu “PRODUKTU EKOLOGIKOA” zehaztapenak dituena, uraz gain elektrizitatea aurrezteko aukera emango dizu-eta. Ba al zenekien erabiltzen duzun energiaren zati bat urarekin sortzen dela? Bi aldiz aurreztuko duzu.
- Ez erabili arropa-garbigailua edo ontzi-garbigailua karga ertainean. Erabiltzen duzun bakoitzean, batez beste 95 litro gastatzen dituzu, eta karga osoko garbialdi bat eginez karga erdiko bi garbialdi eginez baino gutxiago gastatzen da.
- Ontziak garbitzerakoan, bete harraska baxera zikina xaboitzeko; urberritzeko, doitu benetan behar duzun txorrota-presioa, eta urberritu denak batera.
- Ontzi-garbigailua erabiltzen baduzu, kontuan izan hondakin solido guztiak kendu behar dituzula, baina ez dago ontziak aurrez uretan pasatu beharrik: bestela ur bikoitza erabiliko zenuke.
- Bete ontzi bat fruta garbitzeko. Txorrota irekita dagoela egiten baduzu, ur bikoitza gastatuko duzu. Eta gero ontziko ura ureztatzeko erabil dezakezu.
- Ez erabili ur korronterik janariak desizozteko. Atera izozkailutik aurreko egunean, eta gogoan izan: zenbat eta motelago desizoztu, orduan eta hobeto produkturako.
- Hozkailuan ur hotzeko botila bat gordetzeak txorrota pixka bat irekita eduki behar izatea ekiditen du, txorrotako ur freskoa nahi dugun bakoitzean.
- Egunean 5 minutuko dutxa hartzeak, bainu bat hartu beharrean, astean 400 litro arte aurrezteko aukera ematen du.
- Jarri mikrodispertsio- edo aireztagailu-sistema duen dutxa bat: ur-kantitate handia aurrezteko aukera ematen dute, tipologiaren arabera % 50eraino.
- Ez utzi txorrota irekita bizarra egiten edo hortzak garbitzen ari zaren bitartean. Hortzak egunean hiru aldiz garbitzen badituzu txorrota irekita dagoela, urtean 10.000 litrotik gora gastatzen ariko zara.
- Ez bota paper-zapiak, kotoi-txotxak, edo higiene intimoko bestelako produktuak komunetik. Paper-zapien munstroak hornidura-sareak eta araztegiak trabatzen ditu.
- Lorategian, landare autoktonoak erabili. Espezie jakin batzuek etengabe ureztatzea eskatzen dute, eta beste batzuk, berriz, askoz gutxiago zaindu behar dira bizitzen jarraitzeko.
- Ez ureztatu gehiegi lorategia. Nahikoa da 4 edo 5 egunez behin udan, eta 15 egunez behin neguan. Halaber, saiatu eguneko lehen edo azken orduetan ureztatzen, lurruntzeagatiko galera murrizten baita.
- Lorategia eskuz ureztatzen baduzu, ez utzi mahuka arretarik gabe. Sukaldeko erlojua erabil dezakezu noiz itxi behar duzun gogorarazteko.
- Erabili ureztatze-maiztasuna eta -orduak markatzeko aukera ematen duen ureztatze automatikoa, beharrei egokituta; adibidez, euria egin ote duen edo zer-nolako euri-aurreikuspena dagoen kontuan hartuta.
- Berrikusi aldian-aldian zure ureztatze-sistemaren konektoreak, loturak eta mahukak. Ihes handia ezkuta dezakete.
- Erabili arrainontziko ura landareak ureztatzeko, oso aberatsa baita nitrogenoan eta fosforoan eta ongarri bikaintzat jotzen baita.
- Arrautza gogortuak kozinatzen dituzun bakoitzean, gorde ura landareak ureztatzeko: oskolak askatutako mantenugaiez baliatzen dira.
- Oro har, ura bota behar baduzu, ez bota inoiz leku lehor batean: landareak edo lorategiak ureztatzeko aprobetxatu.
- Saiatu autoa garbitegi automatikoetan garbitzen, ura modu efizientean erabiltzeko pentsatuta baitaude.
- Aktiboki parte hartu uraren aurrezpenean, eta aholku eman besteei erabilera desegokiak detektatzen dituzunean.
Oraindik ez al dakizu zure kontsumoa zenbatekoa den?
Kalkulatu zure kontsumo zenbatetsia gure online kalkulagailuarekin